XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaua etorri zenean, Robinek bere ezkuta lekutik irtetea erabaki zuen.

Zain egon ziren bitartean, Scarlett nola askatu behar zuten ondo pentsatu zuten.

Ikaragarrizko hotza egin arren, surik ez zuten egin eta oso poztu ziren ibiltzen hastean.

Talde bat, buelta handia emanez, eskuinerantz abiatu zen bitartean, beste bat han bertan, zain geratu zen.

Hirugarrena berriz, zubi haren ezkerrerantz abiatu zen.

Igerilari ona zenez, Mansfield enborren ondora joan zen.

Inork ez zuen eraso eta enbor haiek seguruak zirela ikusi ahal izan zuen.

Lagunengana itzuli eta denak batera beste aldera pasatu ziren, baina zubia zegoen tokia baino beheraxeagotik.

Alde guztietara begiratuz, lurrean arrastaka askotan, basora sartu ziren.

Hirugarren taldea ere isiltasun osoan ibili zen, baina laster konturatu ziren, handik hurbil, soldadu talde batzu patruilatzen zebiltzala.

Pentsa ezinezkoa da inguru haietan nolako mugimendua zegoen; isiltasun huraxe bera bezain handia.

Halako batetan zakur ulu luze bat entzun zen.